Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskalgintza eta kulturgintza, Euskara ala Ezkara zikloaren 10. urteurrenean

Euskalgintza eta kulturgintza, Euskara ala Ezkara zikloaren 10. urteurrenean

2018/07/04

Gotzon Garate zenaren oroimenez urtero antolatzen dugun zikloak 10 urte beteko ditu aurten. Kulturgintza izango da gai nagusia eta 21 kulturgile gonbidatuko ditugu gurera. Urriaren 6an izango da (larunbata) eta egun osoko programa prestatzen dihardugu.

Modu berezian ospatuko dugu Euskara ala ezkara zikloaren 10. urteurrena. Oraindik ezin dugu programa goitik behera zehaztu, baina bizkarrezurra erabakita daukagu. Kulturgintza izango da gai nagusia eta gurera etorriko diren 21 gonbidatuak ere lotuta dauzkagu (ikus izen-abizenak eta gaiak Elgoibarko Izarraren web atarian). 

Jardunaldia urriaren 6an izango da, larunbata, eta egun osoko programa prestatu dugu. IMH ikastetxean ekingo diogu goizeko 9:30ean, eta Kultur Etxeko sotoan emango diogu amaiera arratsaldeko 19:30ak aldera.

Edukiei dagokienez, hitzaldiak, diagnosiak, gogoetak, elkarrizketak, poesia musikatuak edo musika emanaldiak izango ditugu, besteak beste.

Izena Elgoibarko Izarran eman behar da eta epea zabalik dago dagoeneko. Matrikula 30 eurokoa da, pintxo-bazkaria barne. 

Informazioa jaso eta izena emateko:

Orain arteko edizioak bezala, aurtengoa ere Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak eta Elgoibarko Udalak antolatu dute elkarlanean. Laguntzaileei dagokienez, berriz, DANOBATGROUP taldearen diru-laguntza jaso du ekimenak, eta IMH ikastetxeak  antolatzaileen zerbitzura laga du eraikina.