Euskalgintza eta feminismoa, eskutik helduta
Elgoibarko Izarrak eta Elgoibarko Udalak euskalgintza eta feminismoa uztartuko dituen zikloa prestatu dugu elkarlanean. Urriaren 4tik 28ra izango da. Hitzaldiak, elkarrizketak, rap musika eta bertso-bazkari literarioa antolatu ditugu, besteak beste.
Euskalgintza eta feminismoa eskutik helduta izango da Elgoibarko Izarrak eta Elgoibarko Udalak elkarlanean aurtengorako prestatu dugun zikloaren izenburua. Euskalgintza eta feminismoa izango dira zikloaren osagai nagusiak, eta, besteak beste, bien arteko harremanak, sinergiak, kezkak edo erronkak aztertuko dira. Finean, bi mugimenduak batera eta eskutik helduta plazaratzeko saiakera da prestatu dugun programa.
Urriko zikloa, urtero moduan, Gotzon Garate idazle eta euskaltzale zenaren oroimenez antolatu dugu, eta aurtengoa bederatzigarren edizioa izango da.
Ikus dezagun euskalgintza eta feminismoa lotzeko prestatu dugun programa:
Euskalgintza eta feminismoa eskutik helduta
Urriak 4, asteazkena: Feminismoa, euskalgintzarako gogoeta-tresna?
- Uxue Alberdik Mari Luz Esteban elkarrizketatuko du
- 19:00: Kultur Etxeko hitzaldi-gela
Urriak 18, asteazkena: Euskara generoaren ikuspegitik
- Amelia Barquinen hitzaldia
- 19:00: Kultur Etxeko hitzaldi-gela
Urriak 25, asteazkena: Izan daiteke euskaltzalea feminista izan gabe?
- Lorea Agirre eta Idurre Eskisabel
- Ainhoa Mendibilek gidatutako elkarrizketa
- 19:00: Kultur Etxeko hitzaldi-gela
Urriak 27, ostirala:
Euskalgintza eta feminismoa, atzo eta gaur.
- Itziar Fernandez eta Ane Astiazaran
- BARREN astekarian
Rap ibiltaria: La Basu, Aneguria eta Raquel Coroma
- 19:30: Maalako parkean hasita.
Urriak 28, larunbata: Bertso-bazkari literarioa.
- Gidaria: Danele Sarriugarte
- Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Uxue Alberdi eta Nerea Ibartzabal
- 14:00: Txarriduna hoteleko hall-ean.
- Prezioa: 20 € (15 € ikasleek eta langabetuek)
- Izena emateko azken eguna: urriak 23
Antolatzaileak: Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea, Elgoibarko Udaleko Euskara Saila eta Elgoibarko Udaleko Berdintasun Saila.
Laguntzaileak: Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta Txarriduna hotela