Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskalduntze berantiarraren teoria: egia ala gezurra?

Euskalduntze berantiarraren teoria: egia ala gezurra?

2019/09/12

Luis Mari Zaldua urnietarra izango da Erroma Euskal Herrian hitzaldi-zikloaren hirugarren eta azken gonbidatua. Euskalduntze berantiarraren gainean jardungo du Zalduak irailaren 18an (asteazkena), aldeko eta kontrako argudioak azalduz.

Euskalari gehienek aspalditxo alboratu zuten arren, telebistan hauspotu zutenetik, euskalduntze berantiarraren teoria bolo-bolo ibili da hainbat euskaltzaleren artean. Zalduak, hasteko, euskalduntze berantiarraren teoria noizkoa den eta zertan datzan azalduko du. Gero,  epigrafiaren eta toponimiaren arloko zenbait datutan oinarrituta, aldeko eta kontrako argudioak azalduko ditu, jendeak oinarrizko informazioa jaso eta bakoitzak bere iritzia osa dezan.   

Luis Mari Zaldua (Urnieta, 1965) Euskal Filologian lizentziaduna eta Hizkuntzan eta Hizkuntzalaritzan doktorea da. Euskaltzain urgazlea eta Euskaltzaindiako onomastika batzordeko kidea ere bada. Hainbat liburu, artikulu eta mapa argitaratu ditu.

Erroma Euskal Herrian hitzaldi-zikloaren hirugarren eta azken hitzaldia izango da Zalduak emango duena.

  • Eguna: irailak 18, asteazkena
  • Ordua: 19:00
  • Tokia: Kultur Etxeko hitzaldi-gela


Erroma Euskal Herrian hitzaldi-zikloa Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak antolatu du, Elgoibarko Udalaren laguntzarekin.