Euskal ontzigintza XVI. mendean: Atlantikoaren erronka
Hori izango da Aro Modernoa:Euskal Herria mundura zabaltzen hitzaldi-zikloa zabalduko duen lehen hitzaldia. Otsailaren 19an izango da hitzaldia, eta Lourdes Odriozola historialariak emango du.
XVI. mendean Euskal Herria mundu mailako potentzia bilakatzen da ontzigintzan. Hitzaldian, Euskal Herria munduaren erdigunean jarri zuen industria honek izan zuen funtzionamendu, garrantzi ekonomiko eta soziala jorratzeaz gain, Aro Modernoari bere izaera ere eman zion merkataritza, bidaia, deskubrimendu eta konkistetan izan zuen eragin historikoa ere landuko da.
Lourdes Odriozola (Errenteria, 1964) historialaria eta dokumentalista da, eta bere ikerketa lan ildo nagusiak ontzigintza, itsas historia, sagardoa, ardoa eta pomologia dira.
Eguna: otsailak 19, asteazkena
Ordua: 19:00
Tokia: Kultur Etxeko hitzaldi-gelan
Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak eta Elgoibarko Udalak elkarlanean antolatu dute Aro Modernoa:Euskal Herria mundura zabaltzen hitzaldi-zikloa.