Esperimentuak familian
Kiribilduz egitasmoaren barruan, familiaren hizkuntza transmisioa lantzeko helburuarekin, esperimentuen tailerra antolatu du Atxutxiamaikak HH4-LH2 adin tarteko umeentzako eta euren gurasoentzako.
Familian hizkuntza transmisioa lantzeko mila modu daudela badakigu, baina zer hobe trikimailu eta esperimentuak elkarrekin deskrubitzea baino!
HH4 eta LH2 adin tarteko umeak dituzten familientzako esperimentuen tailerra antolatu du Atxutxiamaikak, Kiribilduz egitasmoaren barruan. Saio bakarra izango da, martxoaren 28an, arratsaldeko 16:30etatik 18:30etara, Plaza Txikiko lokalean.
Parte hartu nahi baduzu, kontuan izan:
- Ez dela beharrezkoa euskara oso ondo menperatzea, kontua euskaraz hitz egitea dela.
- Ume bakoitzeko gurasoetako batek parte hartu ahal izango duela.
- Saioaren prezioa 4 eurokoa da (bazkideek 3 euro) eta egunean bertan ordaindu behar dela.
IZEN-EMATEA
Martxoaren 24ra arte daukazu izena emateko aukera, hemen klik eginda.