Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Eskutik hartuta heldu diogu Euskararen Nazioarteko Eguna herritarrok elkarrekin antolatzeari

Eskutik hartuta heldu diogu Euskararen Nazioarteko Eguna herritarrok elkarrekin antolatzeari

2013/10/11

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko ideia landu genuen lehenengo bileran. Bi aste barru zehaztuko ditugu ekimenaren xehetasunak, eta hurrengo bilera horretan parte hartzeko gonbidapena egin nahi diegu atzo etorri ezin izan zuten herritarrei.

Euskararen Nazioarteko Eguna herritarrok elkarrekin ospatzeko, eguna antolatzeko, bildu ginen atzo, urriaren 10ean, Kultur Etxeko Sotoan. Guztira hamalau lagun bildu ginen eta gustura jardun genuen abenduaren 3an egin dezakegun ekimenaren ideia lantzen. Alabaina, ekimena guztiz zehaztea bigarren bilera baterako laga dugu, horrela, bi aste barru egingo dugun bileran herritar gehiagoren ekarpenak jasotzeko asmotan.

Datorren aste hasieran zabalduko dugu atzoko bileraren akta, baina bitartean, apuntatu guztiok agendetan hurrengo bileraren data: urriak 22, asteartea, 18:00etan izango da bilera, Kultur Etxeko Sotoan

Hortaz, Elgoibar euskalduna eraiki nahi duten herritar guztiak hurrengo bileran parte hartzera gonbidatu eta animatu nahi ditugu. Edozein dela ere eurek diharduten esparrua, denok daukagulako gure eragin eremua, animatu eta etorri bilerara!