Erromeria (eta gehiago) familian
Inazio Bereziartua musika eta dantza eskolak, Udal Ludotekak eta Atxutxiamaikak, musikaren erritmoarekin bete eta alaituko dugu Azkue auzoa urriaren 6an, barikua.
17:00etan hasiko gara musikaz betetzen Azkue auzoko zelaia.
Musika eskolako ikasleek emanaldi ezberdinak eskainiko dituzte eta Ludotekak eta Atxutxiamaikak instrumentuak sortzeko tailerrak egingo ditugu.
Amaitzean, Danel Legorburuk eta Julen Zubizarretak zenbait bertsio jo eta abestuko dituzte.
Familian egiteko plana da, eta, giroak lagunduz gero, bertan afaltzera animatzen ditugu bertaratzen direnak.
Horretarako, lurrean jartzeko manta bat ekartzea gomendatzen dizuegu.
Ekintza hau udalarekin lankidetzan gauzatzen da.