Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak "Erroma Euskal Herrian" hitzaldi-zikloari ekingo diogu otsailaren 27an

"Erroma Euskal Herrian" hitzaldi-zikloari ekingo diogu otsailaren 27an

2019/02/19

Hitzaldi-zikloan Erromaren aginteak Euskal Herrian izan zuen eragina emango dugu ezagutzera. Hiru hitzaldi izango dira eta, besteak beste, okerreko zenbait uste zuzentzen saiatuko gara, eta erromatarren garaiari dagozkion zenbait eztabaida edota polemika ere bistaratuko ditugu.

Kulturekintza programaren baitan antolatu dugu hitzaldi-zikloa, Ibon Serrano eta Jon Barandiaran bazkideek proposatu eta gidatuta. 

Hona hemen hiru hitzaldiei buruzko informazioa: 

 

Otsailak 27, asteazkena

Iruña-Veleia. Erromatar hiria Araban.

Hizlaria: Juan Martin Elexpuru

Apirilak 10, asteazkena

Erroma eta Euskal Herria. Gizartearen eta lurraldearen egituraketa.

Hizlaria: Jokin Lanz

Irailak 18, asteazkena

Euskalduntze berantiarraren teoria: egia ala gezurra? .

Hizlaria: Luis Mari Zaldua

 

Hiru hitzaldiak Kultur Etxeko hitzaldi-gelan izango dira, arratsaldeko 19:00etan hasita.

Antolatzailea: Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea

Laguntzailea: Elgoibarko Udala