Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Errebal erromeria izango dugu ekainaren 9an, Maalako parkean

Errebal erromeria izango dugu ekainaren 9an, Maalako parkean

2017/06/02

Elgoibarko Izarrak eta Haritz Euskal Dantzari Taldeak elkarlanean antolatu dugu ekainaren 9an Maalako parkean izango den erromeria gidatua. 20:30ean izango da hitzordua, eta dantzan ondo pasatzea da helburua.

Trinitate jaietako programaren barruan kokatu dugu Haritz Euskal Dantzari Taldearekin batera antolatu dugu erromeria gidatua. Udaleko Kultura Sailak babesten du ekimena, eta Errebal taldekoek esan digutenez, “publiko mota guztiei zuzendutako erromeria gidatuak egiten ditugu. Jokin Otamendi dantza-maisua eta gidaria plazako jende artean ariko da, zuzenean dantzak irakasten. Unean bertan ikasteko modukoak dira, oro har, bikoteko eta taldeko dantzak. Ez da ikastaro bat, festarako erromeria baizik, helburu nagusia, eta bakarra, dantzan ondo pasatzea da. Euskal Herriko eta Europako dantzak tartekatzen ditugu errepertorioan”. 

Beraz, dantzazaleak zareten guztiok zaudete gonbidatuta, dantzarekin lagunartean gozatzera.

 

Eguna: ekainak 9, ostirala.

Ordua: 20:30

Tokia: Maalako parkea


Antolatzaileak: Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea eta Haritz Euskal Dantzari Taldea.

Babeslea: Elgoibarko Udaleko Kultura Saila.