ERRAIAK dokumentala, TERTULIAK programaren ikasturte amaierarako
Irrintzien gaineko dokumentala da. Irrintzia kobazuloetatik datorkigun oihua da. Entzun, sentitu eta kantatu egiten duguna. Hitzik gabeko hizkuntza. Erraietatik ateratzen zaiguna. Ekainaren 19an (asteazkena) emango dugu, 19:00etan hasita, Kultur Etxeko hitzaldi-gelan.
Urtero moduan, ekainean emango diogu amaiera Tertuliak programako ikasturteari. Aurten Erraiak dokumentala ekarriko dugu gurera, programa urrira arte agurtzeko.
Noiztik dugu irrintzia gure artean? Zein da soinu miresgarri honen arrazoi zientifikoa? Hauek eta beste hainbat galderen erantzuna bilatzen duen ariketa da Erraiak dokumentala. Euskal kulturaren sakontze ariketa paregabea.
Dokumentalaren aurretik, gainera, elkarrizketa txiki bat egingo diogu dokumentala zuzendu duen Ekain Martinez de Lizardui antropologo donostiarrari.
- Eguna: ekainak 19, asteazkena
- Ordua: 19:00
- Tokia: Kultur Etxeko hitzaldi-gela
Sarrera doakoa eta librea izango da. Tertuliak programari lotuta dago ekimena, baina ateak zabalik egongo dira nahi duten guztientzat.
Antolatzaileak: Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea, AEK euskaltegia, Udal Euskaltegia eta Elgoibarko Udala.