Eman izena Tertuliak programan
Animatu eta izena eman. Astean ordu bat besterik ez dizugu eskatzen; trukean esperientzia aberatsa biziko duzu!
Jakina da gero eta hiztun euskaldun gehiago garela azken urteetan, baina hiztun askorentzat zaila izaten dela ikasitakoa erabiltzeko guneak aurkitzea. Euskaraz bizi nahi dugunontzat garrantzitsua da euskara ikasteko urratsa eman dutenei euskaraz bizitzeko aukera eskaintzea. Horretarako sortu zen Tertuliak egitasmoa duela hamaika urte, euskaraz bizi nahi dugunon sarea handitzeko.
Ahalegin txikia (astean ordu bete edo bi ordukoa) eskatzen du eta bueltan asko ematen du. Bi, hiru edo lau laguneko taldeak osatzen dira, eta, talde bakoitzean, euskaraz erraztasunez hitz egiten duen lagun bat egoten da. Doakoa da, eta urritik ekainera arteko iraupena du.
Egitasmo eraginkorra eta baliagarria
Orain arte, intuizioak esaten ziguna (egitasmo eraginkorra dela, partaideak gustura parte hartzen dutela, mintzamena hobetzeko balio duela,...) datuek berretsi digute berriki. Izan ere, Mintzapraktika programen eraginkortasuna neurtzeko, Eusko Jaurlaritzak iaz enkargatu zuen ikerketaren emaitzak jaso ditugu ekainean bukaeran. 50 galdera batzen zituen 1.800 inkesta jaso ziren eta emaitzek egitasmoen eraginkortasun eta baliagarritasuna azpimarratzen dute. Horra hiru datu:
- Mintzapraktika behar duten guzti-guztiek aitortzen dute, laguntzaileei esker asko edo nahikoa hobetu dutela mintzamena.
- Partaideen gehiengo oso zabal batek aitortzen du esperientzia oso positiboa izan dela.
- Denek aitortzen dute lehen baino leku gehiagoetan eta jende gehiagorekin euskaraz egiten
dutela.
Hau da, Mintzapraktika programak hiztun kopurua igotzen eta euskaldunon sarea osatzen lagungarriak dira.
Animatu eta izena eman. Zure alea nahi dugu. Astean ordu bat besterik ez dizugu eskatzen; trukean esperientzia aberatsa biziko duzu!
Izena emateko:
- Bete IZENA EMATEKO FITXA edo jo Elgoibarko Izarra Kultur Elkartearen bulegora (Ubitarte 4, behea/ 943 741 626