Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Emakumearen egoera Nafarroako konkistaren testuinguruan

Emakumearen egoera Nafarroako konkistaren testuinguruan

2020/03/09

Hori izango da Aro Modernoa: Euskal Herria mundura zabaltzen hitzaldi-zikloak eskainiko duen hurrengo hitzaldia. Martxoaren 11n izango da hitzaldia, eta Amaia Nausia historialari nafarrak emango du.

XVI. mendean sortzen da estatu modernoa, eta Erdi Aroko gizartea atzean gelditzen da. Haren  helburua izanen da botere politiko, militar, instituzional, erlijioso eta ekonomikoak zentralizatzea, prozesu adoktrinatzaile eta diziplinatzaile baten bidez. Emakumea bete-betean egonen da eraso horren  jomugan, eta gizartean zuen esparru publikoaren galera pairatuko du.

Hori guztia Nafarroaren konkistaren testuinguruan kokatuko dugu, eta Europan orokorra izan zen mugimendu horrek Euskal Herrian emakumeek berezko zuten egoera juridikoarekin usu talka egin zuela ikusiko dugu. Emakume kristau idealaren diskurtso berria, gure lurraldeetan hain garrantzitsua  izan zen sorgin-ehiza, edo usadioz emakumeenak ziren ofizioek pairatu zituzten kolpeak ere aipatuko ditugu, besteak beste.

 

  • Eguna: martxoak 11, asteazkena
  • Ordua: 19:00
  • Tokia: Kultur Etxeko hitzaldi-gela

 

Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea elkarteak eta Elgoibarko Udalak elkarlanean antolatu dute  Aro modernoa: Euskal herria mundura zabaltzen hitzaldi-zikloa.