Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Elkarteko bazkideen Batzar Orokorra izango da maiatzaren 7an

Elkarteko bazkideen Batzar Orokorra izango da maiatzaren 7an

2014/04/22

Urtarrilean egindako Bazkideen Batzar Orokorrean erabaki zen moduan, Elgoibarko Izarrak berriz ere deituko ditu bere bazkideak orduan erabaki, onartu edo aurkeztu gabe geratu ziren gaiak lotzeko.

Urtarrilean egindako Batzar Orokorrean airean geratu ziren hainbat gai lotzeko izango da maiatzaren 7ko Batzar Orokorra. Batetik, 2014-2016 urteetarako Plan Estrategikoa ez zen bozkatu, dokumentuaren erredakzioan okerrak topatu zirelako. Bestetik, hurrengo hiru urteetarako Zuzendaritza Batzordearen proposamena ere ez zegoen prest urtarrilean. Eta, azkenik, iazko memoria ekonomikoa itxi gabe zegoen. Hiru gai horiek behar den bezala lotu eta erabakitzeko izango da aurtengo bigarren Batzar Orokorra.   

         EGUNA: Maiatzak 7, asteazkena

         ORDUA: 19:00–20:30

         TOKIA: Kultur Etxeko hitzaldi-gelan

      GAI-ORDENA:

      1.-  Lehendakariaren AGURRA.

      2.-  2014-2016 urteetarako Plan Estrategikoa: antolaketa-ereduaren aurkezpena.  

      3.- 2014-2016 urteetarako Zuzendaritza Batzordearen proposamena.

      4.- 2013ko memoria ekonomikoaren aurkezpena.

      5.- Galdera-erantzunak.

Elgoibarko Izarrako Zuzendaritza Batzordeak elkarteko bazkide guztiok animatu nahi zaituzte batzarrera azaldu eta bertan parte hartzera.

Eskerrik asko, aldez aurretik, batzarrera azalduko zaretenoi!