Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Elgoibarren ospatuko da Euskal Herriko mintzalagunen eguna

Elgoibarren ospatuko da Euskal Herriko mintzalagunen eguna

2013/05/02

Mintzalagun programako partehartzaileek urtero izan ohi dute euren eguna, Mintza Eguna. Aurten, gure elkarteak 50 urte betetzen dituela aprobetxatuta Elgoibarren batuko dira mintzalagun guztiak. Ekainaren 1ean izango da hori, eta egun osoko programazioa prestatu dugu. Dagoeneko salgai daude bazkariko tiketak.

Euskal Herriko txoko desberdinetan Mintzalagun programan parte hartzen duten lagunak egun batez leku bakarrean batzea da egunaren helburu nagusia. Izan ere, astero-astero 5.500 lagunek egiten dute mintzalagunen ahalegin eder eta txalogarri hori. Elgoibarren 28 lagun batzen dira astero-astero euskaraz berriketan egin eta euskarari mingain eta espazio berriak emateko.

mintzalagunak_elgoibarren

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 
Ospatzekoa da hori, eta horregatik antolatu dugu egun osoko egitaraua ekainaren 1erako:

Ekainaren 1ean, Elgoibarren. Egitaraua:

11.00 Ongi etorria eta hamaiketakoa Maalako Parkean

12.00 Ibilaldi gidatua

13:30 Mintza Kalejira

14:30 Bazkaria Maalako Parkean*

16.30 Sari banaketa

17:00 Euskal Erromeria MP5 taldearekin.

... eta sorpresa gehiago!

*Bazkaltzera etorri nahi duenak bazkarirako tiketa aurrez erosi beharko du. Gaur (maiatzaren 2an) hasi eta maiatzaren 24a bitartean egongo da tiketak erosteko aukera  Elgoibarko Izarrak Ubitarten daukan lokalean. 20 euro balio ditu bazkariak (Entsalada, paella, oilasko errea, sorbetea, kafea, kopa, ardoa, ura eta ogia). 

OHARRA: esan beharrik ez dagoen arren danok argi izan dezagun, jakin, ez dagoela mintzalagun programako partaidea izan beharrik egun honetan parte hartzeko. Ondo pasatzeko gogoeta euskara bizitzekoa dira bete beharreko baldintza bakarrak.

Elgoibarren ospatuko da Euskal Herriko mintzalagunen eguna

2012ko Mintza Eguneko kartela