Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Izarrak 2022ko Errenta kanpainan aitorpenak euskaraz egitera animatzen dituzte elgoibartarrak

Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Izarrak 2022ko Errenta kanpainan aitorpenak euskaraz egitera animatzen dituzte elgoibartarrak

2022/04/01

Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Izarrak gonbita egiten diete elgoibartarrei, herritarren hizkuntza gaitasunak balioan jarriz, errenta aitorpena egitean eta Ogasunarekiko harreman hizkuntza zehaztean, euskara aukeratu dezaten.

 

2023 da Ogasunaren erronka. Urtean Gipuzkoan 100.000 herritar izatea Ogasunarekin euskaraz egiten dutenak. Eta, horretarako, Errenta kanpaina aukera ona da euskararen aldeko hautua egiteko.

 

Gaur egun errenta aitorpena aurkezteko lau bide daude, eta guztietan erabili daiteke euskara:

  • Autolikidazio proposamena: zergadun batzuek etxean jasoko duzue proposamena, Foru Ogasunak eskura daukan informazioan oinarritua. Ontzat emateko bi bide daude: telefonoz edota Internet bidez (bietan erabili daiteke euskara)
  • Mekanizatua: Foru Ogasuneko bulegoetan egiten da, hitzordua eskatuta. Bulegoan euskaraz egiten baduzu, langileak euskaraz beteko du errenta aitorpena.
  • Telematikoa: baimendutako erabiltzaileek har dezakete bide hau. Batez ere, finantza-erakundeek eta aholkularitza zerbitzuek erabiltzen dute. Euskaraz egin nahi baduzue, espreski adierazi behar duzue hala egiteko borondatea.
  • Nork bere bidetik: inprimakia estankoetan eros daiteke edo Internetetik jaitsi. Sinadura elektronikoa eta pasahitz operatiboa eskatuz gero, aitorpen osoa Internet bidez egin daiteke. Inprimakiak ele bietan daudenez, norberak aukeratu dezake hizkuntza. 
 
Errenta aitorpena egiteko hitz teknikoen inguruko hiztegia ere osatua du Aldundiak.
 
 

Informazio zehatzagoa hemen.