Elgoibarko Izarrako langileok greba egingo dugu azaroaren 30ean
Elgoibarko Izarrako langileok bat egin dugu azaroaren 30erako deitutako greba orokor feministarekin, «zaintza eskubide kolektiboaren» aldeko aldarriarekin bat eginez.
Euskal Herriko Mugimendu Feministak greba orokor feministarako deia egin du azaroaren 30erako, eta Elgoibarko Izarrako langileok deialdiaren bat egitea erabaki dugu; bat egitea zaintza eskubide kolektiboaren aldeko aldarriarekin. Egun horretan, beraz, Elgoibarko Izarrako bulegoa itxita egongo da, eta lanuzteak eragina izango du gure hainbat proiektutan. Hala ere, BARRENeko kazetariek azaroaren 30ean izango diren mobilizazioen jarraipena egingo dute.