Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Elgoibarko Izarrak kudeatuko ditu Mendaroko Udaleku eta Gabonleku irekiak

Elgoibarko Izarrak kudeatuko ditu Mendaroko Udaleku eta Gabonleku irekiak

2017/05/10

Gaur, maiatzak 10, sinatu dute kontratua Iñaki Kondek eta Sonia Garciak, Elgoibarko Izarrako lehendakaria eta Mendaroko alkatea, hurrenez hurren.

Elgoibarko Izarrak kudeatuko ditu Mendaroko Udalak antolatzen dituen Udalekuak eta Gabonleku irekiak. Hauen helburua, irteera, jolas eta beste jardueren bidez, Mendaroko  haurrei aisialdiaz disfrutatzeko aukera ematea da, modu aktibo, parte-hartzaile, sortzaile, gizarteratzaile eta osasungarrian.

61 umek eman dute izena, uztailaren 3an hasi eta 21era arteko iraupena izango duten udaleku irekietan, astelehenetik ostiralera, 9:30-13:00 ordutegiarekin. Umeak bi taldetan banatuta ibiliko dira:  Haur Hezkuntzako 3. mailatik Lehen Hezkuntzako lehenengo mailara artekoak batetik, eta Lehen Hezkuntzako bigarren mailatik seigarren mailara artekoak, bestetik. 

Gabonlekuei dagokienez, berriz, abenduaren 26tik urtarrilaren 5era izango dira.

Elgoibarko Izarraren erronka da elkartea ekonomikoki bideragarria izatea. Diru-sarrerak handitu nahi ditu gehiago eta hobeto egin eta eragiteko, eta elkartearen diru-sarrerak areagotzeko lan-lerroetako bat da zerbitzugintza sustatzea. Horri lotuta dator, batez ere, Mendaroko Udalarekin sinatu dugun hitzarmena, baina ikuspegi soziolinguistikotik ere gure egitekoa da, ahal dugun neurrian, Elgoibartik kanpo ere aisialdi hezitzaile eta euskalduna eskaintzea.