Elgoibarko Izarra elgoibartarrek irudikatuta
Elgoibarko Izarra elgoibartarrek zelan irudikatzen duten jakiteko ikerketa-lana daukagu esku artean.
Elgoibarko Izarrak eta Topaguneak eskatuta, elgoibartarrek Elgoibarko Izarrak zelan irudikatzen duten aztertu du ikerketa soziologikoetan espezializatutako Aztiker enpresak. Teknika kualitatiboan oinarritu du ikerketa-lana, eta 16 lagunek parte hartu dute hausnarketa partekaturako tailerretan. Hiru tailer izan dira guztira, eta bi ordukoa izan da tailer bakoitza.
Ikerketa-lanean elgoibartarrek Elgoibarko Izarraren gainean dituzten iritziak eta diskurtsoak jaso dira, batez ere, baina euskararen gaineko iritziak eta pertzepzioak ere jaso dira.
![]() |
![]() |
Euskarari dagokionez, ikerketan parte hartu dutenen ustez, euskarak Elgoibarko hizkuntza erreferente nagusia izan behar du etorkizunean, eta euskararen erabilera da indartu eta sustatu behar duguna; euskararen erabileran dago hutsunea.
Elgoibarko Izarraren gainean, berriz, horra ondorio nagusietan jasotzen diren puntuak:
- Elgoibarko Izarrak erreferente irekia eta harremanduna izan behar du.
- Elgoibarko Izarra euskararen erabilera sustatzeko erreminta edo tresna da (izan behar du).
- Elgoibarko Izarrak harreman- eta elkarlan-sareak osatu behar ditu, herriko beste elkarte eta erakundeekin.
- Plazerean eta sedukzioan oinarritu behar du Elgoibarko Izarrak bere jarduna.
- Lan-dinamika kontzientearen beharra ere badago, sektore jakin batzuetan.
-
Irakurri IKERKETAK:
- Ikerketa-lana bere osotasunean irakurtzeko: IKERKETA LANA OSOTASUNEAN (PDF dokumentua 2116 Kb)
- Ikerketa-lanaren laburpena ikusteko: IKERKETA LANAREN LAPURPENA (Powerpoint dokumentua)
Ikerketa-lan honetan jasotako informazioa, beste balorazio-lan batzuekin batera, Elgoibarko Izarra 2014tik aurrera izan eta egin behar duena definitzeko aprobetxatuko dugu.