Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Elgoibarko ahozko euskara

Elgoibarko ahozko euskara

2011/10/22

“Herritarren artian lan hau aurkeztia ohore bat da niretzat, baiña ez pentsau paotxa danik”. Jesus Mari Makazagaren berbak dira, Elgoibarko ahozko euskara liburua aurkezteko prestatutako hitzaldiaren hasieran esan zituenak.

Kultur Etxeko hitzaldi-gela beteta zegoen eguaztenean (urriak 19) Izanaren izena hitzaldi-zikloaren bigarren emanaldia entzuteko, eta jendea benetan gustura egon zen Elgoibarko ahozko euskararen gaineko gorabeherak entzuten. Urduri zegoen Makazaga; elgoibartarrokin zorretan zegoela ere esan zigun, baina zorrak ondo ordainduta joan zen Altzolako bere etxera.

Hitzaldiak ez dauka ezer kentzekorik, eta ohiko kronika egin beharrean, Makazagaren jarduna bere osotasunean eskaintzea erabaki dute antolatzaileek. Beraz, atzoko hitzaldian egon ez zinetenok, hartu patxada pixka bat eta gozatu Makazagak idatzitakoarekin. 

•BIDEOA

Hitzaldia bideoz ikustea eta entzutea nahiago baduzue, berriz, hor daukazue Aitor Lauzirikak grabatutako bideoa.