EKOGUNEra familia irteera.
Ekogunera (Donostia) familia irteera antolatu du Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoak. Bertan, naturarekin jolasteko eta ikasteko aukera izango dute txikiek eta euren gurasoek. Goizean, bisita gidatua (umeekin ginkana) egingo dugu eta bazkalostean haur parkera sartzeko eta baratza ekologikoen inguruko tailerra egiteko aukera izango dugu.
Noiz: maiatzaren 7an, zapatua.
Irteera: 10:30ean, King Kongeko autobus geltokian.
Itzulera: 19:00etan, Txankakuako autobus geltokian.
Eraman beharrekoa: jatekoa (bazkaria, askaria...) eta arropa erosoa.
Prezioa: pertsonako 12€ (bazkideek 10€). 3 urtetik beherakoek, doan.
Izen ematea bete nahi baduzu klika ezazu hemen (klik)
*Plazak mugatuak dira.