Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ekigain ospatuko dugu ekainaren 21ean, euria dela-eta, bolatokian izango da

Ekigain ospatuko dugu ekainaren 21ean, euria dela-eta, bolatokian izango da

2024/06/19

Eguzkiak; ekiak, gaina hartzen duen hilabetea da ekaina eta udarari ongi-etorria emateko jaia ospatzen dugu udako solstizioa ematen den egunean; ekainaren 21ean, hain zuzen ere. Aurtengoan ere musika entzun eta dantza egiteko aukera izango dugu suaren bueltan, eguraldiak laguntzen badu, Sallobente auzoko zelaian.

Uxue Alberdik sortutako bertsoei melodia jarri zien aurreko urtean Amorantek eta aurtengoan, Deustuko El Tigre estudioan grabatu du abestia Jon Agirrezabalaren gidaritzapean, eta Hekthor Folk musikari arabarraren laguntzaz. Jon Arrizabala, ekoizlea izateaz gain, Zabala izenarekin da ezaguna musika elektronikoa egiten, eta Verde Prato edota Sara Zozayaren lanen ekoizlea da, besteak beste. Hauez gain, Inazio Bereziartua musika eta dantza eskolako Gaztenahia koruaren parte hartzea ere izan du abestian. Egunean bertan ere bertan izango dira Amorante, Hekthor Folk, Amaia Oñederra, Mikel Etxaniz, Patxi Zabaleta, Inar Urizar eta Gaztenahia koruko gazteak kantua zuzenean jotzeko. Iera Larrañagak gidatuko ditu kanta dantzatu ahal izateko urratsak.

Egin klik irudian abestia entzuteko.

Ekigainfeat

Irudia: Itsasne Ibargoitia.

Aurretik, bost euskal kanten bertsioak joko dituzte zenbait musikari gazte elgoibartarrek: Ainhitze Beristainek, Xabier Larrañagak, Maialen Etxeberriak, Noemi Araujok, Olatz Makazagak, Nahia Carrillok, Itxaso Alberdik eta Maddi Arrietak, hain zuzen ere.

21:00etan emango zaio hasiera ekitaldi ofizialari.  Informazio gehiago KLIK

Ekimen hau Atxutxiamaikak eta Iban Urizarrek antolatzen dugu.

Ainhitze Beristainek musikarien emanaldia kudeatzen du.

Adrian Langarak egingo du aurtengoan sua.

Sallobente elkarteak laguntzen du bertaratzen dituzten pertsonentzako zerbitzuak eskainiz.

Udalak eta Kutxa fundazioak babesten dute ekimena.