Ekigain jaia Sallobenten, udari ongi-etorria egiteko
Azken bi urteetan egin dugun moduan, aurten ere Sallobente-Ermuaran auzora joango gara udari ongi-etorria egitera. Ekainaren 21ean (asteazkena) izango da Ekigain jaia, eta programa erakargarria prestatu dugulakoan gaude.
Ekigain jaiko osagaiak, besteak beste, jan-edana, sua, musika eta dantza izango dira. Lagunartean eta jai-giroan ospatuko dugu urteko egunik luzeena. Ekainaren 21ean, asteazkena, izango da jaia, udako solstizioaren egunean, eta hau da prestatu dugun egitasmoa:
19:00: Maalako parkean elkartuko gara, handik Sallobentera oinez joateko.
20:15: Maskaren eta lepokoen tailerra.
20:45: Afari-merienda
21:45: Suaren erritoa:
- Sua piztu, zuzeneko musikarekin.
- Ipuina.
- Berba eta izpiritu txarra sutara!
- Dantza.
22:30: Su gaineko saltoak.
23:00: Jaiaren amaiera. Etxerako bidea, oinez.
Oinez joateko aukerarik ez dutenentzat, hitzordua 20:00etan izango da Sallobente-Ermuaranen. Afari-meriendari dagokionez, berriz, bakoitzak berea eraman behar du etxetik, baina edariak erosteko aukera egongo da horretarako jarriko dugu txosnan.
Bestalde, frontala edo kopeta-argia eramatea ere komeni da, bueltako biderako.
Animatu elkarrekin eta suaren bueltan udari ongi-etorria egitera!
Ekigain jaia Elgoibarko Izarrak antolatzen du, Elgoibarko Udaleko Kultura Sailaren babesarekin.