Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak 'Ekigain' jaia izango dugu Sallobenten ekainaren 23an

'Ekigain' jaia izango dugu Sallobenten ekainaren 23an

2015/06/12

Udari ongietorria egiteko jaia antolatu du Elgoibarko Izarrak San Joan bezperarako. Sallobenten izango da jaia, eta elkarteko bazkide eta herritar guztiak daude gonbidatuta.

Sua, ura, natura, jan-edana, dantza eta musika izango dira, besteak beste, jaiko osagaiak, eta urteko egunik luzeena ospatzeko gogoa dugun guztiok bilduko gara Sallobenten ekainaren 23an. Estreinakoz antolatuko dugu jaia, eta librea izatea nahiko genuke. Ezer gutxi egongo da aurretik prestatuta, baina badaukagu egitasmo txiki bat, egingo dugunaren arrastoa izateko. 

Egitasmoa: 

  • 19:00: Maalako parkean elkartuko gara, handik Sallobentera joateko, oinez, kalejiran.
  • 20:30: Afari-merienda
  • 22:00: Sua piztu, kantatu, dantzatu, salto egin ...
  • 23:00: Etxerako bidea, oinez, kalejiran

Oinez joateko aukerarik ez dutenentzat, hitzordua 20:00etan izango da Sallobenten. 

Afari-merienda bakoitzak berea eraman behar du, eta edariak (ardoa eta sagardoa) Elgoibarko Izarrak jarriko ditu salgai. Amaitzeko, frontala edo kopeta-argia eramatea komeni da, bueltako biderako. 

Animatu Ekigain jaira! Elkarrekin eta suaren bueltan egingo diogu ongietorria udari.