Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak EiTBk eta Tokikom-ek elkarlarnerako akordioa sinatu dute

EiTBk eta Tokikom-ek elkarlarnerako akordioa sinatu dute

2014/10/07

Eitbk eta Tokikom-ek elkarlarnerako akordioa sinatu dute. Emankorra izango den bide baten hasiera baino ez da EiTBko zuzendari nagusi Maite Iturbek eta Tokikom-eko presidente Urko Aristik izenpetutakoa, bi aldeen esanetan. BARREN ere Tokikomeko bazkidea da.

Bi aldeek oso balantze positiboa egin dute EiTBrekin lortutako
akordioaz. Lehendik ere Euskadi Irratiarekin antzeko ituna sinatua
zuten, eta horri esker, besteak beste, astelehenero Mezularia saioaren
barruan Tokikom tertulia entzun daiteke. BARRENek ere hartzen du parte
saio horretan. Orain, berriz, EiTB osora zabaltzen da akordioa. Maite
Iturberen aburuz, bi aldeei ekarpen aberatsa egingo die hitzarmenak:
EiTBk ahots gehiago izango ditu eta, gainera, hurbiltasun hori zabaldu
eta sendotu egingo du. "Tokikom-ek, halaber, babes eta euskarri izango
gaitu, informazioaren alorrean batik bat", gaineratu du.


Euskarazko tokiko komunikabideen elkarteak beti defendatu izan du euskal
komunikabideen etxea bi solairukoa dela, non behekoan tokikoak leudeken
eta goikoan nazio mailakoak. Tokikom-eko presidente Urko Aristik aipatu
duenez, "ezinbestekoa da bi solairuen arteko igogailuak eraikitzea, eta
gaur sinatutakoa horietako bat da. Handiek, kasu honetan EiTBk, zail du
bazter guztietara iristea, eta horretan tokikook ezinbesteko laguntza
eskaini ahal diogu, eta bestetik, txikiok handiaren babesa behar dugu
egonkorrago izan nahi badugu".
Akordioan agertzen denez, hasiera batean batzuen eta besteen agendak
elkartrukatuko dituzte bi erakundeek, eta aurrerantzean materiala
elkarbanatzeko aukerez arituko dira.

Astelehenero Azpimarra saioan

Elkarlan honek dagoeneko eman ditu bere lehen fruituak. Astelehenetik
bertatik ETB1eko Azpimarra saioan Tokikom osatzen duten komunikabide
desberdinetako kideek hartzen dute parte. "Guk aldarrikatzen duguna
posible eta egingarri dela erakusten dute halakoek, eta horregatik oso
eskertuta gaude Maddalen Iriarterekin", dio Urko Aristik. "Gaur
sinatutako akordio honen ostean, halako adibide gehiago", gaineratu du. 

 EiTBk eta Tokikom-ek elkarlarnerako akordioa sinatu dute

Urko Aristi eta Maite Iturbe sinadura ekitaldian.