Eguberrietako apaingarriak egiteko tailerra familian
Familiaren hizkuntza transmisioa lantzeko helburuarekin eguberrietako apaingarriak egiteko familia tailerra antolatu du Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoak Udalarekin lankidetzan, HH4-LH3 adin tarteko umeentzako eta euren gurasoentzako.
Noiz: abenduaren 1ean, zapatuan. 10:00etatik 13:00etara.
Non: Atxutxiamakaren lokalean (merkatu plazako bigarren solairuan).
Ikastaroan parte hartzeko:
- Ikastaroaren helburua hizkuntza transmisioa lantzea izanik, euskararekiko jarrera positiboa eskatzen da.
- Ume bakoitzarekin guraso bakarrak hartu ahalko du parte.
- Saioaren prezioa 6 eurokoa da (bazkideentzat 5€) eta ikastaroan bertan ordaindu beharko da. Diru kopuru zehatza ekartzea gomendatzen da.
- OHARRA: Tailerra euskera hutsean izango den arren, euskeraz ez dakiten gurasoek ere bertan parte hartzeko lekua dute.
IZEN EMATEA:
Hemen egin dezakezu: KLIK
Azaroaren 28an izango da izena emateko azkenengo eguna
*Plaza mugatuak
Informazio gehiago:
943 74 16 26 (Jon)