Dena prest Asto-kaka jokorako
Gero eta gutxiago falta da urriaren 15erako, eta bi eguneko programazioa lotu dugu Asto-kaka jokoaren inguruan.
Urriaren 15a egun garrantzitsua da aurtengo egutegian. Asto-kaka jokoa izango da egun horretan; BARREN astekariari babesa eskaintzeko eta diruz laguntzeko jokoa, hain zuzen ere. Jokoa ez dela errenta dio euskal esaera zaharrak, baina egun horretan poltsikoa bete-beteta eramango du etxera bateren batek.
Bi eguneko programa
Esan bezala, Asto-kaka urriaren 15ean izango da (zapatuan), baina bi eguneko programazioa prestatu dugu, jokoa janzteko helburuarekin. Urriaren 14an zabalduko dugu karpa Leku Eder parkean, eta zapatu gaua bitartean hainbat ekitaldi izango da.
Plaza Txikia eta Leku Eder
Plaza Txikia eta Leku-Eder izango dira Asto-kaka jokoaren bi espazioak. Jokoa bera Plaza Txikian izango da; Leku Eder parkean, berriz, karpa handi bat jarriko dugu, eta haren barruan izango dira jokoaren bueltan antolatutako ekintzak.
15.000 euroko helburu ekonomikoa
Esan dugun moduan, Asto-kakaren helburu nagusia BARREN finantzatzeko dirua lortzea da. 15.000 euro lortu nahi ditugu, eta horretarako, besteak beste, 5.000 txartel atera ditugu, bakoitza 3 euroan saltzeko. Oraindik ere bada txartelak erosteko aukerarik. Eskerrik asko!
*Lotura duten albisteak:
Badakigu zer den Asto-kaka; jokoaren aurkezpena