Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Datorren eguaztenean hasiko da urriko hitzaldi-zikloa

Datorren eguaztenean hasiko da urriko hitzaldi-zikloa

2013/10/03

Elgoibarko Izarrak eta Udalak elkarlanean antolatu ohi dugun hitzaldi-zikloa hasiko da datorren eguaztenean. Eñaut Elorrietak eta Mikel Markezek emango diote hasiera zikloari hitzaldi musikatu batekin.

Datorren asteazkenean, urriaren 9an, hasi eta hurrengo bi asteazkenetan ere hitzaldia izango dugu Elgoibarren. Atzera begira, aurrera egiteko -euskaldunon iraganaz eta etorkizunaz- izenez antolatu dugu, Udalarekin elkarlanean, urtero, antolatu ohi dugun hitzaldi zikloa.

 

Urria-mikel-eñautEñaut Elorrietak eta Mikel Markezek eskainiko dute lehen hitzaldia, musikatua gainera: Baga, biga, higa. Euskal musikaren historia ezagutzeko hitzaldia. Esan bezala, lehenengo hori datorren eguaztenean izango da, 19:00etan, musika eskolako auditorioan.

 

 

Urria-kikeBigarrena, urriaren 16koa, Kike Amonarrizek emango digu: XXI. mendeko euskaldunak: "Nola aldatu(ko) diren gauzak, kamarada!" hitzaldia. Bigarren hori, ordea, musika eskolan beharrean Kultur Etxeko hitzaldi gelan izango da, hori ere 19:00etan. 

 

 

Urria-lorea-unaiEta azkena urriaren 23an izango da. Lorea Agirrek eta Unai Iturriagak eskainiko digute azken hitzaldia. Euskalgintzan orain artean egindakoa baloratu eta etorkizunean egin beharrekoez jardungo dute kazetari eta bertsolariak. Hori ere, Amonarrizena bezala, 19:00etan izango da, Kultur Etxeko hitzaldi gelan.