Daixolan izena emateko epea zabalik
Daixola! LH4-6 bitarteko gaztetxoei zuzenduta dago eta euskaraz ondo pasatzeko helburua dauka.
Elgoibarko gaztetxoen artean euskararen erabilera areagotzeko helburuarekin sortu zuen Elgoibarko Izarrak Daixola! egitasmoa duela bi urte.
Atxutxiamaika aisialdi taldearen baitan sortu zen Daixola! izeneko egitasmoak ikasturte berria hasiko du aurki eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea.
Aurten aldaketa batzuekin dator Daixola! LH 4-6 bitarteko ikasleei zuzenduta egongo da eta gaztetxoak ez dira koadrilan apuntatu beharko. Taldeak adinka sortuko dira, haien intereseko gaien arabera. Hala, 10-12 urte bitarteko gaztetxoek egin nahi dituzten planak gauzatzen laguntzeko programa izango da, besteak beste, ikastaroak, irteerak, asteburu pasak, e.a.
Elgoibarko Izarrak Elgoibarko Udalarekin lankidetzan sortutako proiektu honetan izena ematen duten gaztetxoek euskaraz jarduteko konpromisoa hartu behar dute. Izan ere, proiektuaren helburua hizkuntza ohituretan eragitea da.
•Izena emateko (plazak mugatuak dira):
- Izena emateko azken eguna: urriaren 6an, osteguna.
- Ikasturteko kuota: 50€ (Elgoibarko Izarrako bazkideek 45€). Kuota bi zatitan ordaindu daiteke.
- Non: HEMEN edo Elgoibarko Izarraren bulegoan (Ubitarte 4, behea). Informazio gehiago 943 741 626 (Amaia) telefono zenbakira hots eginda edo honako e-posta helbidera idatzita: aisia@elgoibarkoizarra.eus