Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak "Cultura vasca vs Euskal kultura: posible da euskal kultura erdaraz?"

"Cultura vasca vs Euskal kultura: posible da euskal kultura erdaraz?"

2023/03/30

Hori izango da Ibai Iztuetak emango duen hitzaldiaren izenburua. Martxoaren 30ean izango da, Aita Agirre kulturguneko areto nagusian, arratsaldeko 19:00etan hasita.

Batzuek euskal kultura euskarazkoa baino ez dela diote. Beste batzuek, berriz, espainolez edota frantsesez egindakoa ere badela euskal kultura. Hor, tertulia-hitzaldi honetarako gaia.

 

Ibai Iztueta Azurmendi irakasle lanetan dabil IRALEn. Cultura vasca vs Euskal kultura liburuaren egilea da, eta giza eta gizarte zientzietan doktorea.  

 

 

Eguna: martxoak 30, osteguna

Ordua: 19:00

Tokia: Aita Agirre Kulturgunean

 

 

Antolatzailea: Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea   

Laguntzailea: Elgoibarko Udala