Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Abenduaren 23an amaituko da bertso-sarreren aurresalmenta

Abenduaren 23an amaituko da bertso-sarreren aurresalmenta

2021/12/21

Elgoibarko Izarrak abenduaren 28rako antolatu duen bertso jaialdirako sarreren aurresalmenta abenduaren 23an, ostegunean, amaituko da. Sarrerak erosteko Elgoibarko Izarrak Aita Agirre kulturgunean duen bulegora joan behar da, eta 943 741 626 telefono-zenbakira deituta ere gorde daitezke sarrerak.

Aurrez saltzen ez diren sarrerak Herriko Antzokiko leihatilan salduko dira egunean bertan.

Bestalde, Lehendakariak 47/2021 dekretuan jasotako agindua beteaz, Elgoibarko Udalak Herriko Antzokian antolatuko diren jardueretan Covid pasaportea eskatu behar dela erabaki du. Ondorioz, abenduaren 28ko jaialdian Covid ziurtagiria eskatzera behartuta gaude.

 

Bertso jaialdia 20:30ean izango da, eta, sarreran jende pilaketarik ez izateko, Herriko Antzokiko ateak 19:45ean zabalduko ditugu. Jendeari eskatu nahi diogu denboraz bertaratu eta agiria aurretik prest izateko.