Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Haurrentzako neguko oporraldiko eskaintza

Haurrentzako neguko oporraldiko eskaintza

2018/11/26

Aurtengoan ere 0-12 urte bitarteko haurrei bideratutako eskaintza oparoa prestatu dugu Atxutxiamaikak eta Ludotekak. Gaurtik hasi eta abenduaren 5era arte izango da izena emateko aukera.

* Ekintzen plazak mugatuak dira

** Bazkideak= Ludotekako eta Elgoibarko Izarrako bazkideak

SOTO-TXOKOAK (HH2)

Ordutegia (sarrera eta irteera ordua malgua): 09:00/10:00-12:00/13:00 bitartean

Non: Kultur Etxeko Sotoan 

Txandak:

1. txanda: abenduaren 26tik 28ra. 

2. txanda: urtarrilaren 2tik 4era.

Prezioa:

Txanda bakarra: 39 € (bazkideek, 35€)

Biak: 70 € (bazkideeek, 63€)

Izena emateko: KLIK

TXOKOAK (HH3-LH3):

Ordutegia: 09:00-13:00 bitartean (Maalako parkean jaso eta batuko ditugu umeak)

Txandak:

1. txanda: abenduaren 26tik 28ra. 

2. txanda: urtarrilaren 2tik 4era.

Prezioa:

Txanda bakarra: 39 € (bazkideek, 35€)

Biak: 70 € (bazkideeek, 63€)

Izena emateko: KLIK

SOTOTK

Ordutegia: 16:30-20:00

0-3 urte bitartekoentzako: abenduaren 26an eta urtarrilaren 4an.

4-6 urte bitartekoentzako: abenduaren 27an eta urtarrilaren 3an.

Non: Kultur Etxeko Sotoan

Prezioa: doan.

ABIXADAN:

Ekintzen nondik norakoak abenduaren 14an, 17:00etan, merkatu plazako 2. solairuan egingo den "berbaldixan" adostuko dira.

Abenduak 27, Irrisarriland-era irteera, 20€ (bazkideek, 17€)

Urtarrilak 3, arratsalde-pasa Elgoibarren, 6€ (bazkideek, 5€)

Izena emateko: KLIK

ALDENIK ALDEN (LH4-LH6):

Ekintzen nondik norakoak abenduaren 2an, 17:00etan, ludotekan egingo den "berbaldixan" adostuko dira

Abenduak 26, sukaldaritza+ekintza izotz pistan, doan.

Abenduak 26, kotiloiko prestaketa-lanak. 17:00etan, ludotekan.

Abenduak 27, Kotilioia.17:00etan, Gaztetxean. 6€ (bazkideek, 5€)

Urtarrilak 3, egun pasa  20 € (bazkideek, 17€)

Izena emateko: KLIK

*DIRULANGUTZAK:

Udalaren diru-laguntzak: Familia ugariek, guraso bakarreko familiek eta 2. seme-alabak parte hartzeagatik, %30eko deskontua eta DSBL, DBE, GLL laguntzen onuradunek, %70ekoa.

Diru-laguntzak eskatzeko: klik