Buruhandiak egiteko tailerra
Familiaren hizkuntza transmisioa lantzeko helburuarekin, buruhandiak egiteko tailerra antolatu du Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoak HH4-LH2 adin tarteko umeentzako eta euren gurasoentzako. Bi saiotako ikastaroa izango da; martxoaren 22an eta 29an.
Familia artean hizkuntza transmisioa lantzeko mila modu daudela badakigu, baina zer hobea elkarrekin ondo pasatzea baino!
HH4 eta LH2 adin tarteko umeak dituzten familientzako buruhandien tailerra antolatu du Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoak. Martxoaren 22an eta 29an, arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara bitartean izango dira saioak, Plaza Txikiko lokalean.
Hona hemen ikastaroan parte hartzeko baldintzak:
- Ikastaroaren helburua hizkuntza transmisioa lantzea izanik, gutxieneko euskara maila eskatuko zaie gurasoei.
- Ume bakoitzarekin guraso bakarrak hartu ahalko du parte.
- Bi saioen prezioa 8 eurokoa da (bazkideentzat 7) eta transferentzia bidez ordaindu beharko da (KutxaBank: 2095 5036 58 1070736292)
IZEN-EMATEA
Jada, ez dago plazarik.