Buruarinak familian egiteko tailerra
Familiaren hizkuntza transmisioa lantzeko helburuarekin buruarinak egiteko tailerra antolatu du Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoak HH4-LH2 adin tarteko umeentzako eta euren gurasoentzako.
Noiz: Martxoaren 5ean, zapatua. 10:00etatik 13:00etara.
Nun: Merkatuko Plazako bigarren solairuan
Hona hemen ikastaroan parte hartzeko baldintzak:
- Ikastaroaren helburua hizkuntza transmisioa lantzea izanik, gutxieneko euskara maila eskatuko zaie gurasoei.
- Ume bakoitzarekin guraso bakarrak hartu ahalko du parte.
- Saioaren prezioa 6 eurokoa da (bazkideentzat 5€) eta ikastaroan bertan ordaindu beharko da. Diru kopuru zehatza ekartzea gomendatzen da.
IZEN-EMATEA
Hemen egin dezakezu: KLIK
Martxoaren 1a izango da azken eguna.
* Plazak mugatuak dira
INFORMAZIOA
943 74 16 26 (Mikel)
aisialdia@elgoibarkoizarra.eus