Bisita gidatua eta gazta-dastatzea, Mausitxa baserrian
Morkaiko Mendizale Elkartearekin elkarlanean, Mausitxa baserria bisitatzeko irteera prestatu dugu. Apirilaren 23an izango da irteera, eta oinez joango gara.
Elgoibarko Izarraren Kulturekintza programaren lehen ekintza da Mausitxara prestatu dugun irteera. Morkaiko Mendizale Elkartearekin batera antolatu dugu, eta Mausitxa baserriko ardiak eta instalazioak ezagutu ondoren, gazta egiteko prozesu osoa ezagutuko dugu, hasieratik amaierara, ordubete inguruko bisita gidatuan. Gazta nola egiten duten ikusi eta ikasi ondoren, berriz, gazta probatzeko aukera ere izango dugu.
Irteera-ordua: 9:30ean, Maalako parkean. Oinez joango gara kaletik Mausitxara.
Prezioa: 5 €, bazkideek / 6 €, bazkide ez direnek
Izen-ematea: Elgoibarko Izarran eta Morkaiko Mendizale Elkartean (20 lagunentzako tokia gorde dugu).
Animatu eta eman izena Mausitxa baserriko barrunbeak ezagutzeko!