Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Bihar, uztailak 30, oporrak hartuko ditugu!

Bihar, uztailak 30, oporrak hartuko ditugu!

2015/07/29

Beste askok bezala, Elgoibarko Izarrak ere oporrak hartuko ditu bihar. Elkarteko ateak itxita egongo dira abuztuan, eta irailaren 1ean irekiko ditugu berriz ere. Ondo-ondo pasa, bai oporrak dauzkazuenok eta, batez ere, oporrik ez daukazuenok.


BARREN, San Bartolome jaietan

Abuztuan oporretan egongo da Elgoibarko Izarra, baina horrek ez du esan nahi elkartearen eskaintzarik izango ez denik. BARRENen kasuan, adibidez, sanbartolomeetako ale berezia abuztuaren 23a banatuko dugu, eta abuztuaren 27an, berriz, jaien errepasoa egingo dugu erretratuz jositako alean. Bestalde, barren.eus atarian egunero egingo dugu jaien erretratu- eta bideo-errepasoa.

 

Irailetik aurrera, Haizea dator Iparraldetik!, lipdub-a, herri-bazkaria ...

Abuztua atzean laga eta irailean sartzen garenean, denok bueltako gara lan-dinamikara. Aurten, gainera, nobedade bat baino gehiago izango dugu urtea amaitu aurretik. Urriaren 2tik aurrera, adibidez, Haizea dator Iparraldetik! ekimena izango dugu Gotzon Garate zenaren oroimenez, eta aurtengo edizioa Iparraldeari eskainiko diogu. Azaroaren 14ra arte iraungo du zikloak.

Zikloa amaitu eta hamabost egunera, berriz, euskararen aldeko lipdub-a izango dugu herriko kaleetan. Ekimena dozena bat elkarte eta erakunderen artean antolatzen dihardugu, eta dagoeneko 54 elkarte-erakundek eman dute izena parte hartzeko. Prestakuntza-lanak martxan dauzkagu eta handia izango da, dena pentsatutako moduan irteten bada.

Udazkeneko agenda, ikusten duzuen moduan, beteta izango dugu Elgoibarko euskaltzaleok. Izango dugu non parte hartu eta zerekin disfrutatu.