"Bigarren karlistaldia (1872-1876): Foru sistemaren azken urteak."
Elgoibarko Izarrako Illunberri Achademiak urtero antolatzen duen historia zikloan, karlistaldiak izango ditugu aurten. Hiru hitzaldik osatuko dute zikloa, eta maiatzaren 2an izango da lehena. Aita Agirre kulturgunean izango dira hirurak, 19:00etan hasita.
1868ko iraultzaren ondorioz, Isabel II tronutik bota zutenean, karlistek aukera berria ikusi zuten boterera iristeko. Lehenengo karlistaldiarekiko antzekotasun eta desberdintasunak aztertuko ditugu, foraltasunaren amaiera deskribatuz.
Hizlaria: Mikel Alberdi, historia zalea eta Zumalakarregi Museoko historia teknikaria.
Eguna: maiatzak 8, asteazkena.
Tokia: Aita Agirre kulturgunean.
Ordua: 19:00.
Antolatzaileak: Illunberri Achademia – Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea
Babeslea: Elgoibarko Udala