Biba Hasier! zikloko bi elkarrizketak bildu ditugu
2019/04/17
Mikel Zalbide eta Xamar izan dira aurtengo Biba Hasier! zikloko gonbidatuak. Euskara batuaren gainean jardun zuen Zalbidek, eta frankismoan sortu, hazi eta hezitako belaunaldi baten istorioa kontatzen du bigarrenak Etxera bidean liburuan. Biei egindako elkarrizketak bildu ditugu.
Andres Alberdik Mikel Zalbideri eta Imanol Larrañagak Xamarri egindako elkarrizketak ekarri ditugu hona.
- Mikel Zalbideri egindako elkarrizketa: Euskara batua hurbilago dago orain dela 500 urteko euskaratik, hemen baserrian ikasten dena baino.
- Xamarri egindako elkarrizketa: Geure burua osatzeko ikasi genuen euskara; zegokigun komunitatera bueltatzeko