Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Bi lan-deialdi

Bi lan-deialdi

2015/07/02

Elgoibarko Izarrak, gaztelekurako premia berezietako hezitzailea eta BARRENerako kazetaria behar ditu.

PREMIA BEREZIETAKO HEZITZAILEA

ESKAINTZEN DA:

  • Egun erdiko lanaldia.
  • Urtebeterako lan-kontratua.

ESKATZEN DA:

  • Gizarte Hezkuntzako,  Gizarte Laneko,  Gizarte Zientzietako edo antzeko erdi edo goi-mailako titulazioa izatea.
  • 3. hizkuntza eskakizuna, EGA edo titulu baliokideren bat.
  • Hezkuntza bereziko ikasketak izatea.

BALORATUKO DA:

  • Aisialdian lan-eskarmentua izatea.
  • Psikopedagogia, Pedagogia edo Gizarte Zientzietako antzeko goi mailako unibertsitate titulazioa izatea.
  • Espezializazio ikastaroak izatea.
  • Nerabezaroaren eta nerabeen errealitatea ezagutzea.
  • Elgoibarkoa izatea.
  • Jarrera dinamikoa eta sortzailea izatea.
  • Taldean lan egiteko gaitasuna. 
  • Planifikatzeko, ebaluatzeko eta antolatzeko gaitasuna izatea.
  • Euskalgintzan jardun izana.
  • 4. hizkuntza eskakizuna izatea
  • Informatika eta teknologia berrien gaineko ezagutza izatea.
 
Curriculumak aurkezteko epea: UZTAILAK 10, OSTIRALA (12:00ak arte)

Ubitarte 4, behea. 20870 Elgoibar / atxutxiamaika@elgoibarkoizarra.eus

 

BARRENerako KAZETARIA

ESKAINTZEN DA:

  • Ordezkapen bat egiteko jardunaldi osoko lan-kontratua.

ESKATZEN DA:

  • Euskara maila ona izatea, ahoz zein idatziz.
  • Kazetaritza testuak idazteko gaitasuna izatea.
  • Taldean lan egiteko gaitasuna izatea.
  • Informatika ezagutza izatea: Quark Xpress.

BALORATUKO DA:

  • Kazetari lanetan eskarmentua izatea.
  • Elgoibarkoa izatea.
  • Euskalgintzan jardun izana.
 
Curriculumak aurkezteko epea: UZTAILAK 15, ASTEAZKENA

Kalebarren plaza, 2. 20870 Elgoibar / barren@elgoibarkoizarra.eus