Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Berrikasi eta berrikusi dokumentua aurkeztuko da Elgoibarren, apirilaren 25ean

Berrikasi eta berrikusi dokumentua aurkeztuko da Elgoibarren, apirilaren 25ean

2016/04/21

Euskalgintzaren azken mende erdiaren errepasoa eta irakurketa egingo dute Kike Amonarrizkek eta Iker Martinez de Lagosek. Etorkizunerako lan-ildoak ere proposatuko dituzte, antolatu dugun hitzaldi-tailerrean.

“Euskaltzaletasunaren azken hamarkaden irakurketa kritikoa da ´Berrikasi eta berrikusi´ dokumentua, etorkizuna begi berriz ikusteko helburuarekin egina. Eztabaida zintzoa suspertu nahi luke orain arte egin dugunaz, eskarmentu horrekin hobeto ekin diezaiogun egiteko dugunari”.

 

Hitz horiekin hasten da apirilaren 25ean Kike Amonarrizek eta Iker Martinez de Lagosek Elgoibarren aurkeztuko duten Berrikasi eta berrikusi dokumentua. Beste lagun batzuekin batera, Kikek eta Ikerrek euskalgintzaren azken 50-60 urteetako irakurketa egin dute, eta horren berri emango digute. Baina etorkizunari ere begiratu diote lan horretan, eta aurrerantzean euskalgintzan jarduteko lan-ildo batzuk ere proposatuko dituzte, hitzaldira joango garenon artean eztabaidatzeko. 

  

Hitzaldi-tailerra izango da. 45 minutuko azalpenaren ondoren, galdera-erantzunen txandari eta talde-dinamikari ekingo diogu. 

 

Eguna: apirilak 25, astelehena

Ordua: 19:00

Lekua: Kultur Etxeko hitzaldi-gelan

Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak antolatu du hitzaldi-tailerra. Lorea Agirrerekin euskaldunok garenaren kontzientzia landu bagenuen otsailean, Berrikasi eta berrikusi dokumentuarekin, euskalgintzan orain arte egin dugunaren eta aurrerantzean egin dezakegunaren kontzientzia landuko dugu.