Berbazulo eta bertso-eskola
Bertso-eskolan eta Berbazulo programan izena emateko aukera dago dagoeneko. Bertsolaritzaren munduan murgiltzea da Beinke bertso-eskolaren helburua, eta umeak euskararen erabileran trebatzea Berbazulorena.
Berbazulo
Zailtasunak dituzten umeak eeuskararen erabileran trebatzeko sortutako programa da Berbazulo. Hemen duzue izen-emate fitxa. Irailaren 27an bukatuko da izen-emate data. Informazio gehiago behar izanez gero deitu 943 741 626ra (Mikel) edo idatzi aisia.zerbitzuak@elgoibarkoizarra.com helbidera.
Beinke bertso-eskola
Ume, gazte eta helduak bertsolaritzaren munduan murgiltzeko helburua du bertso-eskolak. Jolasean eta kantuan bertsoa hobeto ezagutzeko modu bat da. Hona hemen izen-emate fitxa. Irailaren 25ean bukatuko da izen-emate data. Informazio gehiago behar izanez gero deitu 943 741 626ra (Naiara) edo idatzi atxutxiamaika@elgoibarkoizarra.com helbidera.