Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Bazkideen Batzar Orokorrak onartu egin ditu 2014ko memoria eta 2015eko kudeaketa-plana

Bazkideen Batzar Orokorrak onartu egin ditu 2014ko memoria eta 2015eko kudeaketa-plana

2015/04/24

30 bazkidek hartu zuten parte aurtengo Batzar Orokorrean, eta aho-batez onartu zen Zuzendaritza Batzordeak aurkeztutako 2014ko memoria eta 2015eko kudeaketa-plana.

Elgoibarko Izarraren ziklo berriko lehen Batzar Orokorra izan zen etzi egin zena. 30 bazkideren parte-hartzea izan zuen, eta ordu eta erdiko iraupena.

 Bi izan ziren gai nagusiak:

 1)      2014ko memoria eta balantze-ekonomikoa.

2)      2015eko kudeaketa plana.

 Lehendakaria izan zen lehena hitza hartzen, eta, poliki-poliki izango bada ere, elkarteak aldaketak ezagutuko dituela esan zuen. Azken helburua betiko bada ere (Elgoibar euskalduntzea), erronka, helburu eta lan egiteko modu batzuk aldatu edo moldatu egingo ditu elkarteak.

Lehendakariak bere sarrera amaitu zuenean, lan-dinamikan diharduten bazkide militanteen eta profesionalen txanda izan zen. 2014ak eman zuena azaldu eta baloratu zuten, diru-balantzearekin batera. 2014. urteari lotutako errepaso-balorazioa amaitzeko, urte horretako ekimenetan ateratako erretratuekin osatutako erretratu-bideoa eman zuten.

Atzera begirako lanak amaitu ondoren, 2015eko kudeaketa-plana aurkeztu zuten Zuzendaritza Batzordeko kideek. Landuko diren lau erronkak zein izango diren azaldu ondoren, erronka bakoitza lantzeko helburuak zein izango diren ere zehaztu zuten. Amaitzeko, 2015eko aurrekontuaren berri eman zuten.

Batzar Orokorrean emandako azalpenak power point honetan daude bilduta, ikusi nahi baduzue: Batzar Orokorrean azaldutakoa.