"Bagara nor" hitzaldia eskainiko du Lorea Agirrek otsailaren 24an
Korrika ekimenaren azken edizioaren amaieran irakurri zuen testuarekin zer esan nahi duen azalduko digu kazetari eta antropologo beasaindarrak.
Lorea Agirrek (Beasain, 1968) idatzi zuen 19. Korrikako mezua, eta Bilbon izan zen amaiera-ekitaldian irakurri zuen. Loreak idatzitako testuan aintzat hartzeko eta gogoetarako hamaika ideia dago. Hona hemen horietako batzuk:
- Auzia ez da izan ala ez izan, kontua ekitea da, egitea.
- Egiten duguna gara.
- Hizkuntza erabiltzen duenarena da.
- Menpeko izateari utzi eta ahalduntzea da kontua.
- Euskara auzi politikoa da.
- ...
Korrikarako idatzi zuen testuarekin esan nahi duena azalduko digu Loreak Elgoibarren emango duen hitzaldian. Hemen duzue Loreak idatzitako testua, bere osotasunean.
Bagara nor hitzaldia otsailaren 24an izango da, asteazkena, Kultur Etxeko hitzaldi-gelan, arratsaldeko 19:00etan hasita.
Hitzaldia Elgoibarko Izarrak antolatu du, euskaldunok garenaren kontzientzia lantzeko, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntza jaso du.