Badator Kiribil! Barixakuan 17:15ean Maalako parkean izango da.
Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoaren baitan, saioa antolatu dugu barixaku honetan, azaroak 17, 17:15ean Maalako parkean. Bertan, Kiribilek eta bere lagunek haurreei eta gurasoei euren abenturak kontatuko dizkiete eta elkarrekin jolastuko dute.
Barixakuan, azaroak 17, arratsaldeko 17:15ean Kiribil eta bere lagunak etorriko dira Maalako parkera.
Oraingoan, urteari amaiera emango diote kantuz eta jolasez betetako arratsalde dinamiko batekin.
Guraso eta umeen parte-hartzea ezinbestekoa izango da, beraz, etorri Maalara ondo pasatzera eta ikasteko gogoz!
Egitasmo hau Elgoibarko Izarrak antolatzen du Udalarekin lankidetzan.