Badator berriz ere Kiribil! Barixakuan 17:30ean Maalako parkean izango da!
Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoaren baitan, saioa antolatu dugu barixaku honetan, irailak 22, 17:30ean Maalako parkean. Bertan, Kiribilek eta bere lagunek haurreei eta gurasoei euren abenturak kontatuko dizkiete eta elkarrekin jolastuko dute.
Barixakuan, irailak 22, arratsaldeko 17:30ean Kiribil eta bere lagunak etorriko dira Maalako parkera!
Oraingoan, ikasturteari hasiera emateko gure lagunak, udan, kanpoan egon ostean, oporretan bizitakoak kontatzera etorriko dira: ikasitako jolas berriak, abenturak…
Guraso eta umeen parte-hartzea ezinbestekoa izango da, beraz, etorri Maalara ondo pasatzera eta ikasteko gogoz!!
Egitasmo hau Elgoibarko Izarrak antolatzen du Udalarekin lankidetzan.