Aurten ere ez da gure koplarik entzungo baserri atarietan
Otsailak lau egun ditu gaur, Santa Ageda bezpera da, baina Elgoibarko Izarrako Santa Ageda taldea ez da baserri auzoetara joango.
Aurten ere ez dugu baserri atarietan kantuan eta eskean jardungo. 1994an berreskuratu zuen Elgoibarko Izarrak baserrietan kopla-kantari jarduteko ohitura zaharra, eta ordutik birritan baino ez dugu huts egin; 2015ean izan zen lehena, urte hartan otsaileko lehen egunetan bota zuen elurteak behartuta, eta iaz bigarrena, azken bi urteetan bizitzen dihardugun pandemiagatik. Esan bezala, aurten ere kale egingo dugu osasun egoerak hala behartuta.
Ea datorren urtean pandemia gaindituta izaten dugun eta berriz ere baserri-atarietan biltzen garen baserritarrekin.