Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Aurten ere, badator Kiribil. Gaur, apirilak 20, ostirala, 17:30ean, Maalako parkean.

Aurten ere, badator Kiribil. Gaur, apirilak 20, ostirala, 17:30ean, Maalako parkean.

2018/04/20

Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoaren baitan, Maalako parkean saioa antolatu dugu. Gaur, ostirala, apirilak 20, 17:30ean Kiribil eta bere lagunak etorriko dira bertara. Bertan, haur eta gurasoekin batera jolastu eta dantzatzeko.

Udako oporraldien aurretik 3 saio egingo ditugu Kiribil eta bere lagunekin:

  • Lehenengoa gaur izango da, apirilak 20, arratsaldeko 17:30ean Maalako parkean. 
  • Bigarrena, maiatzak 11, ostirala, arratsaldeko 17:30ean Kalegoen plazan.
  • Hirugarrena, ekainak 8, ostirala, arratsaldeko 17:30ean Maalako parkean.
Honetaz gain, maiatzaren 19rako Familia Irteera antolatzen gabiltza. Oraingoan, Oñatira joateko asmoa daukagu. Bertan, Txokolateixa Interpretazio zentrora joango gare eta bazkal ostean Arrikrutz koba bisitatuko dugu.
 
Honen inguruko izen-ematea eta informazio gehiago aurrerago emango dizuegu. 
 
Animatu!
 
Ekintza hau Udalarekin lankidetzan egiten da.