Aubixaren 40. urteurrenean eskerrak emateko ekitaldia antolatu dugu
Aubixa baserriko jabeek eta Elgoibarko Izarrak eskerrak emateko ekitaldi bat antolatu dugu urriaren 19rako. Orain 40 urte Aubixa baserria eraberritzen lagundu zutenei eta urte guzti hauetan lagun izandakoei eskerrak emateko ekitaldia izango da.
Urriaren 19an Aubixa baserria eraberritzen lagundu zutenei eskerrak emateko ekitaldia ospatuko dugu Aubixan bertan. Baina eraberritze lanetan lagundu zutenei ez ezik, orduko ume, guraso eta hezitzaileei eta 40 urte hauetan Aubixaren alboan izan diren guztiei eman nahi dizkiegu eskerrak.
Aurten bete dira 40 urte Elgoibarko Izarrak eta Aubixa baserriko jabeek, hitzarmen baten bidez, Aubixa baserria P.M. Urruzuno Ikastolako haurren zerbitzura ipini genuela. Behea jotzear zegoen etxean obrak egin eta, poliki-poliki, Elgoibarko neska-mutilentzako euskal udalekua prestatzea izan zen gure helburua.
Horregatik, Aubixa sortzeko ideia izan zuten lagun eta gurasoak, bertan ume eta hezitzaile moduan jardundakoak, eta urte luze hauetan Aubixako sutondora gerturatutako guztiak zaudete gonbidatuta urriaren 19an ospatuko dugun jaira.
Urriaren 19an, Aubixan
- 18:00 Ongi-etorria eta etxea bisitatzea
- 19:00 Esker-emateko ekitaldia
- 20:30 Afari-merienda
- 22:00 Erromeria
OHARRA: Ekitaldian nahi besterentzako lekua egongo da, baina prestaketa lanak ondo egin ditzagun, zenbat izango garen jakin beharra daukagu. Horretarako, IZENA EMAN BEHARRA DAGO, urriaren 16a baino lehen. (943 741 626 / elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.com)