662 umek eta nerabek hartu dute parte Atxutxiamaikaren udako aisialdi eskaintzan!!
Amaitu da gure txiki eta nerabeentzat prestatzen dugun udako aisialdi eskaintza. Ekainean ekin genion Atxutxiamaikak, ludotekak eta gaztelekuak elkarlanean prestatutako aisialdi eskaintzari, eta uztailarekin batera amaitu dugu. Parte-hartzea benetan altuan izan da, eta gustura gaude umeek, gazteek, hezitzaileek eta gurasoek izan duten jarrerarekin.
Esan bezala, 662 umek eta nerabek parte hartu dute udako gure programan, eta horiekin lanean jardun dutenak, berriz, 47 hezitzaile izan dira. 18-24 urte arteko gazteak dira; elgoibartarrak gehienak, baina badira inguruetako herrietatik etorritakoak ere.
Ludotekak eta Atxutxiamaikak 2 eta 12 urte arteko 523 umerekin jardun dute lanean. Txikienentzat, besteak beste, udako txokoak, jolasak, egun-pasak, tailerrak eta esku-lanak antolatu dira. Eta ekintza bereziak ere izan dira: Zure Irrien Egarri kantuaren grabaketa, San Fermin Txiki eguna, eta Txikien Txiki eguna.
8-12 urtekoentzat, berriz, irteerak, Zuhatzan 3 eguneko egonaldia, Irañetan 7 eguneko egonaldiak, eta egun pasak izan dira.
¡
Gaztelekua, azkenik, 13-18 urte arteko nerabe eta gaztetxoentzako programazioaz arduratu da. 139 gazterekin jardun dute lanean, eta, besteak beste, hezitzaile tituluaren hastapen-ikastaroa eskaini zaie gazteei. Horrez gain, irteerak eta tailerrak ere izan dituzte, eta gaztelekuan bertan ere jardun dute bertako baliabideei etekina ateratzen.
Gustura geratu gara aurtengo udako eskaintzak eman duenarekin, eta honek indarra ematen digu lanean segi eta gure txikien eta nerabeen aisialdia gero eta aberatsagoa izan dadin.