Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskaldunok batzen gaituena banatzen gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Asteazkenean egingo dugu Euskararen Nazioarteko Egunaren hurrengo bilera

Asteazkenean egingo dugu Euskararen Nazioarteko Egunaren hurrengo bilera

2013/11/18

Asteazkenean, 18:00etatik 20:00etara bitartean egingo dugu Euskararen Eguna herritarrok elkarlanean antolatzeko abiatu dugun dinamikaren hurrengo bilera. Plaza Txikiko Beinke bertso-eskolaren lokalean izango da.

Aurrera goaz Euskararen Nazioarteko Eguna herritarrok elkarrekin antolatu eta ospatzeko lanetan. Asteazkenean, azaroaren 20an egingo dugu hurrengo bilera, hain zuzen ere, banatzeko falta zaizkigun lan eta ardurak banatu eta azken kontuak prestatzeko. [Ikusi hirugarren bileraren akta]

25 herritar inguru ari gara dinamika honetan parte hartzen, eta benetan aberasgarria izaten ari da, hortaz, ekimenaren prestakuntza. Euskararen alde konpromisoak hartzeko prest gauden herriko eragile eta norbanakook mahai baten bueltan batzeak daukan balioaz lehenengo egunean jabetu ginen horretan dihardugunok, eta oraindik ere dinamikan parte hartzeko ate eta leiho guztiak zabalik daude edonorentzako.

Konpromisoa oinarrian, atxikimendu bila

Abenduaren 3ari begira elkarrekin ekimen bat prestatzeko asmoarekin abiatu genuen dinamika herritar hau, eta abenduaren 3rako ekimena prestatu ez ezik, aurrelanketa txukun bat egiteko gakoak ere atera dira bileretan. Besteak beste, manifestu bat adostu dugu, eta Euskararen Nazioarteko Egunaren harira herriko eragile eta norbanakooi hori sinatzeko gonbidapena egingo dizuegu. Hona hemen, manifestuaren testua:

 

 

 

Gure herrian euskaraz ez dakien jendea ere dagoela badakigulako, eta horiek ere gure berri izan dezaten nahi dugulako, hona hemen orain artean egin ditugun itzulpen-lanak. Beste hizkuntza batzuetara itzultzeko ahaleginak egiten dihardugu. Lagundu nahi badiguzu, idatzi komunikazioa@elgoibarkoizarra.com helbidera. Asko eskertuko dugu zure ekarpena.