"Artea familian" tailerrean parte hartzeko izen emate epea zabalik dago
Egur Arte Tailerrak eta Elgoibarko Izarraren Kiribilduz egitasmoak elkarlanean "artea familian" tailerra antolatu dugu maiatzaren 5ean eta 12an HH5-LH2 bitarteko umeentzat eta hauen gurasoentzat. Guraso eta seme-alaben artean eta familia ezberdinen artean euskararen erabilera sustatzea eta sormena lantzea izango dute helburu tailerrek.
Zeinentzat: HH5-LH2 bitarteko umeentzat eta hauen gurasoentzat
Noiz: maiatzak 5 eta 12, domekak
Ordutegia: 10:00etatik 13:00etara
Non: Egur Arte Tailerraren lokalean (merkatu plazako lehen solairuan)
Prezioa: 8€ (6€ Elgoibarko Izarrako bazkideentzat eta Egur Arte Tailerrko ikasleentzat)
Izen ematea:
Elgoibarko Izarraren bulegoan, Egur Arte Tailerrean edo hemen (klik)
Tailer hau Udalarekin lankidetzan gauzatzen da.